Sopelako mutil bat atxilotu dute Leioako taberna batean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 28a, 00:17

Leioako Udaltzaingoak O.M.O. gazte sopeloztarra atxilotu du gaur goizaldean Boulevard de Sabino Arana tabernan indarra erabiliz lapurtzea egotzita. Tokiko polizia iturriek zabaldutakoaren arabera, tabernako beira kutxatila baten taparekin apurtu eta gero, kutxa erregistratzailea lapurtu zuen gazteak 200 edo 300 euro barruan zituela. Udaltzaingoa ohartu bezain laster, ikerketarekin hasi zen, eta lapurtutako txanponen aurkikuntzaz baliatuz, Aketxe auzoan hutsik dagoen baserri batean aurkitu zuten lotan ustezko lapurra. Esnatzerakoan gaztea ezin izan zuen esan nondik atera zituen inguruko txanpon guztiak. Horretaz gain, tabernako jabeak identifikatutako beste gauza batzuk omen zituen. Eguna egiterakoan, baserriaren inguruetan kutxa erregistratzailea aurkitu zuen Udaltzaingoak, guztiz suntsituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun