Gazte bat larriki zauritu da Erandion izandako istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 28a, 16:47

Hemeretzi urteko mutil bat larriki zauritu zen atzo, astelehena, Enekurin izandako auto istripu batean. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, Ezbeharra goizeko 10ak aldera jazo zen 604 zenbakiko errepidean, Erandioko udalerrian. Bat-batean, autoa errepidetik irten zen eta farola baten aurka talka egin zuen, oraindik ezagunak ez diren arrazoiak direla medio. Istripuan, beste bi pertsona zauritu ziren, arinki bada ere. Kolpearen ondorioz, gaztea Peugeot 607 modeloko kotxean irten ezinik gelditu zen, suhiltzaileek ateratzen lortu zuten arte. Ondoren, anbulantzia batez Basurtuko ospitalera eraman zuten bertan artatzeko. Errepidea moztuta egon zen erreskate lanak bukatu arte eta eguerdi aldera trafikora ireki zen. Bestalde, asteburuan 22 lagun atxilotu ditu Ertzaintzak alkoholaren eraginpean gidatu dutelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, larunbatean hainbat lagun atxilotu zuten Erandion hori dela eta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun