Avifes (Bizkaiko Gaixo Psikikoen Elkartea) eta Uribe Kosta elkarteekin hitzarmena sinatu du gaur Leioako Udalak. Horren bitartez, udal jabegokoak diren hiru etxebizitza utziko dizkiete buruko gaitzak dituzten lagunei, euren bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Horietatik bi Uribe Kosta elkartearentzat izango dira. "Adimen urrituak familiatik kanpo bizi ahal izatea ahalbidetuko dute etxebizitza hauek. Horrela, pertsona hauek independentziaz goza dezakete beste edonor bezala, bide batez pertsona hauen ongizate fisiko eta psikikoa bermatuko da", tokiko iturriek aipatu dutenez. Elkartetik adierazten duten bezala, “etxebizitza hauek banakako zein taldeko beharrizanak beteko dituzte, euren eskura dituzten baliabide material zein pertsonalak erabiliz”. Bestalde, Avifes elkarteari lagako dio Udalak hirugarren etxebizitza. Hori, gaixotasun mentala duten pertsonen autonomia lantzeko ariketak egiteko bideratuta egongo da: atentzio ariketak, laguntza psiko-soziala, aisialdi garapena eta komunitatean gizarteratzeko parte hartze aktiboa bultzatuko dira, besteak beste. Hamar urtez utziko dizkio etxeak Avifes eta Uribe Kostari Leioako Udalak. Argazkian, gaur sinatu dute hitzarmena aipatu bi elkarteek ordezkariek eta Eneko Arruebarrena alkateak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!