Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak "Unibertsitatea tipi-tapa osasunez" ibilaldiaren seigarren edizioa antolatu du maiatzaren 10erako, igandearekin; eta parte hartu nahi dutenek badaukate jada izena emateko aukera, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Tipi-tapa ez da lehiaketa bat: mundu guztiari irekita dago, helburua EHU jendartera hurbiltzea baita, zehaztu dutenez. Hortaz, ibilbidea (15 kilometrokoa luzea, eta 6,5ekoa laburra, hamar urtetik beherako umeentzat) Bilbon hasi eta Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian bukatuko da. "Beraz, Bilbon eta Leioa-Erandion dauden ikastegiak lotuko ditu, bertako ingurunea ezagutzera emanez", unibertsitateko arduradunen hitzetan. Izen-ematea doakoa da eta maiatzaren 8ra arte egin daiteke Leioa eta Erandioko campuseko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (946 015 894 edo 946 013 162 telefono zenbakien bidez, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era edo
rovdepor[abildua]lg.ehu.es helbide elektronikoan). Ibilbide osoa egingo duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango dute. Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias errektore ohia Tipi-tapa ibilaldiaren aurreko edizio batean.