![](http://farm4.static.flickr.com/3327/3484317246_305d15024c_m.jpg)
Euskal Herrian aurten daramagun hilabeteetan hil diren 21 beharginak izan zituen hizpide atzo eguerdian
LAB sindikatuak. Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren karietara, Tamarises eta Igeretxe hotelen artean egindako protestan 62 langile batu ziren "Euren krisia, geure osasunaren kontura" lelo peko elkarretaratzean. Algortan, baina Neguriri begira, lan-jantzi gorria soinean eta hildakoen izena paparrean erakutsi zuten sindikalistek. Izan ere,
Iratxe Azkue LABeko kideak salatu zuenez (mp3), behin-behinekotasuna, azpikontratazioa eta oro har lan baldintza "kaxkarrak" eta enpresarien "diru-gosea" dira heriotzen sorburua. Hori dela eta, harreman ekonomikoetan aldaketa sakona eskatu zuen eta baita hori bultzatzeko maiatzaren 21eko greba orokorrerako deia egin ere. Tartean, maiatzaren 4an eta 14an autokarabanak egingo ditu LABek industrialdeetan eta herrietan, hurrenez hurren. Arratsalderako, berriz, Getxoko ezker abertzaleak deitua zuen kontzentrazioa Telletxe plazan. Hainbat lagunek parte hartu zuten protestan.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.