Udalbiltzaren aurkako auzia abiatu zenetik sei urte bete direnean, 35 bat lagunek egin zuten atzo elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan, "amesgaizto honetan harrapatuta dauden 22 hautetsi eta langileei elkartasuna eta adierazteko" adierazteko, "baita eskubide zibil eta politikoak zapuzten duten sumarioetan inputatutako guztiei ere". Izan ere, 22 lagun horientzako espetxe zigorraz gain, "eraikuntza nazionaleko dinamikak, euskal instituzionalizatze dinamikak eta udalen arteko auzolan ekimenak kriminalizatzea" bilatzen dute Madrilen,
Getxoko ezker abertzaleak salatu zuenez (mp3), "Euskal Herrian gertatzen ari den aldaketa politikoa zapuzteko asmoz". Auziperatuta dauden herritarrei babesa emateko eta legez kanpo uztearen arriskuaren aurrean Udalbiltza defendatzeko, berau berrindartzea jotzen dute bide eraginkor bakartzat hautetsi independentistek. Gauzak horrela, 1.999ko irailean, Udalbiltzaren sorreran,
Euskalduna Jauregian erabakitako "konpromisoak berretsi" eta, horiek erakusten duten bidean, "Euskal Herriaren zutabetze instituzionala sendotzen joatea" eskatu diete alderdi ezberdinetako hautetsiei, "herri honek behar duen aldaketa politikoa gorpuzteko". Argazkian, Algortan egindako elkarretaratzea.