Toki mugatuak
Txilinbueltaka programan urteko hirugarren irtenaldia egingo dute Gipuzkoako Pasaia herriko aterpetxera 1997 eta 2002 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunek. Irteera maiatzaren 22an egingo dute Udaletxeko parking-etik, arratsaldeko 6etan. Buelta, berriz, 24an izango da, leku berean, 17:30ean. Prezioa 42,40 eurokoa izango da. Toki kopurua mugatua denez, aurrez ezarritako plaza kopurua baino eskaera gehiago balego zozketa egingo litzateke.