![](berrirudi/18-98-leioa-campus-07-12-03.jpg)
18/98 auziaren berrikuspena ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak eta Joxemi Zumalabe Fundazioaren kideak absolbitu ditu, Mario Zubiaga EHUko irakaslea tartean.
Berria.info-k jakinarazi duenez, epai berean, baldintzapeko askatasunean zeuden zortzi auziperatuak behin-behinean
espetxeratzeko agindua (pdf) eman dute, eta dagoeneko horiek atxilotu ditu Guardia Zibilak, bart eta gaur goizean egindako operazioan. Beraz, Mario Zubiaga Leioa eta Erandioko campuseko irakasleaz gain, Natale Landa, Iñaki O'Shea Artiñano, Fernando Olalde, Alberto Frias, Sabino Ormazabal, Mikel Aznar, Olatz Altuna eta Migel Angel Zuloaga dira kargurik gabe gelditu direnak. Atxilotuak, berriz, honako hauek dira: Elena Beloki (Xakiko kide ohia), Iñaki Zapiain ("Egin"-eko administrazioko burua izandakoa eta "Gara"-ko langilea), Juan Mari Mendizabal "Mendi" (KAS-eko liberatua), Inma Berriozabal ("Egin"eko kidea izandakoa), Jabier Salutregi ("Egin"eko zuzendaria), Xabier Otero (Erigane sozietatearen sortzaileetako bat), Jose Luis Elkoro (Orain S.A.ko presidente ohia) eta Juan Pablo Diegez (Gadusmarreko administratzailea). Argazkian, 2007ko abenduaren 3an EHUko Leioa eta Erandioko campusean 18/98koen atxiloketak salatzeko manifestazioa /
Xirika.com.