Zaleek oraindik badute sarrera eskuratzeko aukera, 12 euroen truke, Ticketmaster webgunean, 902 150 125 telefonoan eta Tick Tack Ticket sareko ohiko dendetan (FNAC, Carrefour eta Foto Ikatz).Txarteldegian, berriz, 3 euro garestiago izango dute. Rock Star Live non dagoen ere ez dakitenek ez dute arazorik izango, antolakuntzak autobus zuzena jarri baitu Ansioko metro geltokia eta aretoa lotzeko. 21:00ak eta 02:00ak bitartean ibiliko da.
Dena den, bertaratzeko aukera ez duena ez da kezkatu behar, ekitaldi guztia www.eitb.com webgunean emango baitute zuzenean, "Gaztea Live" saioan, eta hemendik egun batzuetara ETB-3 telebista katean errepikatuko dutelako.