![](http://farm4.static.flickr.com/3449/3255791612_c0f55c5a13_m.jpg)
Bilbon matrikulatutako Citroen ZX modeloko auto lapurtua topatu zuten atzo Erandion. Izan ere, ezagunak ez diren arrazoiak tarteko, auto lapurtua zeraman gidaria errepidetik atera zen Saniko eta Arriaga auzoen arteko bidean. Kotxea maldan behera erori zen pare bat metro, Asuako ibai-ertzean zintzilik gelditu zela. Herrizaingo Sailak "El Correo Español"-i adierazitakoaren arabera, istripua goizeko 9:15ak aldera jazo zen. Autoan gidaria baino ez zebilen eta ez zen zauriturik suertatu. Izan ere, Ertzaintza, anbulantzia eta su-hiltzaileak agertzearekin batera, gizonezkoak ihes egin zuen lekutik, korrika. Autoa identifikatu eta lapurtua zela egiaztatu ostean, ustezko lapurra jada urrun zegoen. Bestalde, egoeraren zailtasuna ikusita, ertzainek garabia bat deitu zuten autoa ibai-ertzetik ateratzeko. Lanak goizeko 11ak aldera amaitu zituzten. Argazkian, Asua auzoko antzinako irudi bat, 1996koa, bertan Lutxana-Sondika linean zebiltzan Eusko Trenen 300 modeloko trena ikusgai dagoela /
Emiliano Sobrino Fernandez.