Artisautza azokak izango dira asteburuan Sopelan eta Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 30a, 21:03

Larunbat honetan, maiatzak 2, Sopelako IX. Artisautza Azoka egingo dute Larrabasterrako Urgitxeta plazan. Goizeko 11etatik arratsaldeko hiruetara egongo da zabalik eta, bazkaltzeko atsedenaldiaren ostean, 16:00etatik 20:00etara. Gainera, jarduera desberdinak izango dira egunean zehar. Eguerdiko ordu batetan, “Pasa-Payasos” kale animazio ikuskizuna egongo da. Ordu bat geroago, txorizoa banatuko dute denen artean, dohainik. Arratsaldez, 18:00etan, bertaratzen diren pertsonentzako txokolatada egongo da Urko Mendi Taldearen eskutik. Bukatzeko, arratsaldeko zazpietan, “De Bote en Bote” taldearen zirku ikuskizuna izango da. Bitartean, Berangon, igandean egingo dituzte Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka eta Euskal Pastelaren Euskadiko XI. Lehiaketa. Simon Otxandategi Dantza Taldeak antolatua, goizeko 10etan zabalduko dute feria, Moreaga parkean. Argazkian, hainbat emakume gazta erosten azoka batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun