Urdulizko Udalak bertoko toponimia jaso eta finkatzeko deialdia zabaldu berri du. 18.000 euroko beka izango da eta 12 hilabeteko epean egin beharko da ikerketa, udal iturriek zehaztu dutenez. Lan ikerketa Euskaltzaindiko Onomastika Sailarekin batera burutuko da eta edozein pertsonak edo lan-taldek parte hartu ahal izango du. Interesatuei, nahiz eta gaiari buruz esperientzia handirik ez izan,
Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak laguntza eta argibideak eskainiko dizkie. Eskatzaileak Euskal Filologia edo Historia ikasketak burutuak edo azkeneko kurtsoan egon behar du eta eskabideak Urdulizko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira. Memoria eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea apirilaren 28an zabaldu zen eta 30 egun izango dira dokumentazio osoa aurkezteko. Adjudikazioko irizpideak, bekadunaren betebeharrak eta lanaren jabetzari buruzko informazio zehatza lortu ahal izateko, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (
23-26 orrialdeetan) argitaratu dituzte. Bestela, oinarri horiek ere Urdulizko udaletxean, Urdulizko Kultur Etxean eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (946 762 674) daude eskura. Argazkian, Urdulizko alkate Juan Olea.