Getxoko Antzerki Eskolaren 96 Unicornios konpainiak "Under Brecht. Un cabaret" lana eskainiko du gaur gauean, lehenengo aldiz, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Estreinaldia gaueko 10:30ean izango da. Antzezlana Bertold Bretch-en "2 zentaboko opera" antzez-gidoiaren bertsio askea da eta espainolez antzeztuko dute. 96 Unicornios taldeak gogoratu duenez, "krisialdi garai hauetan, ondo dago Brechten testuak gogoratzea eta baita horrelako garaietan etekina ateratzen duen norbait beti dagoela gogoan hartzea ere". Pertsonaiak putetxe-kabaret batean murgilduko dira. Gaur lana ikusteko aukera ez duenak bihar, igandean, izango du ikusgai berriz, Areetako musika eskolan bertan, arratsaldeko 19:30ean. "Under Brecht. Un cabaret" antzezlana, gainera, Getxoko Antzerki Eskolaren atal profesionaleko ikasleek ikasketa amaierako muntaia da. Argazkian, "Under Brecht. Un cabaret" lanaren entsegu baten irudi bat / Getxoko Antzerki Eskola.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!