Bilbao Basketen zazpigarren peña aurkeztuko dute gaur Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 4a, 18:58

Bilbao Basket saskibaloi taldearen zazpigarren peña aurkeztuko dute gaur iluntzean Erandion. Lehenengo aldia izango da, gainera, Txorierriko udalerri batek klubeko zaleen talde bat izango duena. Aurkezpena Altzagako Santi Brouard plazan dagoen El Parque dastategian egingo dute 20:00etatik aurrera. Bertan, peñaren aita-pontekoa izango den Renaldas Seibutis jokalari lituaniarra izango da. Berarekin batera, Iurbentia Bilbao Basket taldeko hainbat zuzendaritzako kidek eta jokalarik hartuko dute parte ekimenean. Orain arte, sei peña bildu dira Bizkaiko saskibaloi taldea animatzeko. Gertuena iazko apirilaren 10ean aurkeztu zuten Itzubaltzeta / Romoko Anaiak tabernan, eta Fred Weis dagoeneko jokalari ohia denaren omenez "Bilbao Basket 2.18 Fred Weis” batailatu zuten taldea. Baina, Weis Mallorcan fitxatu arren, taldeak izenari eta izanari eutsi dio, eta pasa den 24an peñak webgunea ere zabaldu zuen. Beste bost peñak -Hirukoa, Javi Salgado, Txus Vidorreta, Piña Marko Banic eta La Casilla- Bilbon dute bere egoitza. Argazkian, Bilbao Basket 2.18 Fred Weis taldeko kideak peñaren aurkezpen egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun