Leioa Pop Rock lehiaketaren finalak jokatuko dira ostiral eta larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 4a, 20:28

Maiatzaren 8an eta 9an izango dira Leioako Pop-Rock lehiaketaren bederatzigarren edizioaren finalak. Hala, ostiralean Metal atalari dagokion kontzertua egingo dute. Bertan, Rise To Fall talde getxoztarra, Cardiac suitzarrak eta Infamia errioxarrak arituko dira norgehiagoka. Larunbata, berriz, Pop Rock atalari egokituko zaio. Horretarako, Randy Mandys frantziarrak, The Electric Wasted kataluniarrak eta Berangoko Those Radios taldea izan dira aukeratuak. Saio biak Kultur Leioako entzungelan egingo dira 21:30ean, eta bietan Getxoko Zaunka taldeak joko du talde gonbidatu gisa. Argazkian, talde gonbidatu gisa arituko den Zaunka hirukotea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun