KEM-MOC: "gastu militarrei, zerga eragozpena. Deus ez gerrarako"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 4a, 20:30

Gerran gaude. Bonbak oso urrun lehertzen dira, baina hilketak urrun egiten direlarik, Euskadin gerrarekin egiten dira hainbat negozio. Esate baterako, Sener enpresan iluntzean ikusteko teknologia diseinatzen da gerra-hegazkinek Gazan bonbarda dezaten. ITP-n Eurofighter Typhoon 2000 egiten da, baita Tiger helikopteroak, eta SAPAn Leopard tankeak eraikitzen dira, hori guztiori Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza mordoez. Gerrak hemendik prestatzen dira, eta urtero gure agintariek eskatzen digute gastu militarrarekin kolaboratzeko, errenta aitorpena egitean. Kontzientzia Eragozpen Mugimendukook gizarteari animatzen diogu zerga eragozpena egitera, Gastu militarren desagerpena eskatzeko. Gure proposamena errenta aitorpeneko kopuru jakin bat ordaintzeari uko egitea da, baita kopuru hori beste proiektu batera desbideratzea ere, armadarik gabeko mundu bat lortzeko asmoz. Animatzen diogu gizarteari militarren aurka benetako armak erabiltzeko: desobedientzia eta sen ona. Argibide gehiagorako, sakatu hemen (pdf). Argazkian, ekimen antimilitarista bat Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean / Kakitzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun