Getxoko gizon baten gorpua berreskuratu dute Castroko amildegi batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 4a, 20:44

Kantabriako Gobernuko helikopteroak Getxoko gizon baten gorpua berreskuratu zuen joan zen ostiralean, maiatzak 1, Castroko amildegi batean. Antza denez, 43 urteko gizasemea amildegi batetik erori zen, halere, kausak ez dira oraindik argitu. Kantabriako Gobernuak aditzera eman duenez, 112ko larrialdi zerbitzuek gorpua prismatikoz ikusi zuen pertsona baten deia jaso zuen. Ondorioz, larrialdi dispositiboa aktibatu zuten eta suhiltzaileek haitzetatik abiatu ziren eta gizona hilda zegoela baieztatu zuten. Azkenik, eguraldi baldintza txarrak zirela eta, haize zakarra eta euriteak, gizasemearen gorpua helikopteroz atera behar izan zuten. Gorpua Valdecillako ospitalera eraman zuten autopsia egiteko. Argazkian, Guardia Zibilaren erreskate lanetarako helikopteroetako bat / Fernand0.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun