"Munduko Guantanamoak itxi!" lelopean, gaur abiatu dira Presoen Aldeko Taldeek (PAT) antolatutako Nazioarteko Gatazka eta Errepresaliatu Politikoei buruzko Jardunaldiak Bizkaiko fakultateetan. Leioa eta Erandioko campusean, Irlandako gatazka politikoa ardatz gisa hartuz, jardunaldiei hasiera eman diete goizean goiz jarritako erakusketa baten eta ikus-entzunezko proiekzio baten bidez. Bihar hitzaldia izango dute Txente Rekondo Nazioarteko Ikerketarako Euskal Bulegoko kidearen eskutik eta asteazkenean, berriz, oraindik ere Euskal Herrian estreinatu gabe, irlandar gose grebalariei buruzko "Hunger" pelikularen emanaldia egongo da. Bi ekitaldiok Gizarte Zientzien fakultatean izango dira, ER8 eta ER7 geletan, hurrenez hurren. Bitartean, San Mameseko Ingeniaritza Eskolan Zuzendaritzak oztopoak jarri dituela salatu du PATek. Argazkian, Txente Rekondok eskainiko du hitzaldia bihar / Sustraia (ber)piztu!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!