Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra bitartean, Salvador de Bahia-ko (Brasil) Armacao hondartzan jokatutako Cobra Dagua Bodyboarding Show Bahia txapelketa irabazi du
Eunate Agirre sopeloztarrak. Maylla Venturin menperatu du finalean. Ibatour 2009 Bodyboard Munduko Zirkuituan maila ezberdinetako txapelketak daude. Garrantzia gehien dutenak, puntu gehiago banatuz, "grand slam" izenekoak dira. Lau dira guztira, eta bi jada burutu dira, Hawaiko (AEB) Oahu eta Brasilgo Santa Catarina irletan, hurrenez hurren. Bietan bigarren amaitu du Agirrek. Eskailera bat beherago dauden txapelketa multzoan dago Salvador de Bahiakoa, garaipena bikaina lortu duelarik Eunatek. Horrenbestez, ranking-eko lehenengo postua kendu dio egungo munduko txapelduna den Neymara Carvalho brasildarrari. Argazkian, Eunate Agirre sopeloztarra bere aurkari Neymara Carvalhorekin Ibatour 2009 bodyboard mundialerako prestatzen.