Joan zen larunbatean, maiatzak 2, bukatutako Britainiako Judo Irekian, urrezko domina jantzi zuen Yahaira Agirre algortarrak. Londresen jokatutako txapelketan, Ilaan Korval frantziarra menderatu zuen finalean, 63 kilotako kategorian. Aipatu behar da, Agirre 57 kilokoen artean lehiatu ohi dela. Gauzak horrela, iaz Londresen ere lortutako urrezko dominari eutsi dio. Hala ere, are garrantzitsuagoa da aurtengo garaipena. Izan ere, Munduko Judo Txapelketa jokatzeko puntuak ematen ditu Britainiako Irekiak. Mundu mailako lehiaketa abuztuaren amaieran egingo dute Herbehereetako Rotterdam hirian. Hori gutxi balitz bezala, urtarril amaieran izandako lesioaren ostean, algortar judokak irabazten duen lehendabiziko txapelketa da Londresekoa. Argazkian, Yahaira Agirre urtarrilaren 13an ospatutako “Getxo Sasoi-Sasoian” Kirol Sarien II. Galan /
Palazio.