Bilboko Portuari Areetako moila konpontzea eskatu dio Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 5a, 18:20

Getxoko PPk Bilboko Portu Agintaritzari eskatu dio "erabateko utzikeria egoeran dagoen" Areetako portua konpontzea. Izan ere, gaur goizean Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak gogoratu duenez, laster zaharberrituko den Areetako kaiaren ondoan dagoen moila Bilboko Portuaren agintepean dago. Hori dela eta, erakunde horri lanari ekin eta aipatu gunea garbitu, zaharberritu eta konpon dezan eskatu diote popularrek. Arrueren iritziz, Areetako moilak bizi duen "utzikeria egoera tamalgarria" da, "egunero eta, batez ere, asteburuetan asko direlako Areetako pasealeku zoragarriaz gozatzen duten getxoztar, bizkaitar eta turistak. Bidezorua hartxintxarra da eta oso egoera txarrean dago. Gainera, estalpean dagoen gune bat pintaketaz beteta dago eta bertako bankuak apurtuta daude, orokorrean egoera erabateko utzikeria dela. Asteburu gauetan, berriz, ohikoa da bertan gazteek litroak edatea, ingurua botilaz, edalontziz eta txizaz betetzen dutena". Bitartean, Arrueren arabera, "hainbat ume hurbiltzen dira gurasoekin batera porturaino, lekuaz gozatzeko, paseoan edo arrantzan ibiltzeko. Eta lotsagarria da Getxorentzat moila era horretan topatzea". Lanak "ahalik eta lasterren" abiatzea eskatu diote Bilboko Portu Agintaritzari, "hondatze egoera ez larriagotzeko". Argazkian, txalupa bat Areetako moilan amarratzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun