Getxoko San Isidroak 2009: maiatzaren 7,8,9,10,15 eta 16a.
Getxoko eskoletako haurren irudi erakusketa polikiroldegian, pala txapelketa (apuntatzeko andramarikojaiak@gmail.com edo 663161414), Getxoko argazki zaharren erakusketa Andra Mari elizako landan eta giro aparta jai guztietan zehar!!
Maiatzak 7, eguena:
17:30 Haur tailerrak Malakaten.
19:00 Kalejira txistulari eta buruhandiekin Malakatetik txosnetaraino .
19:30 Bertso-pregoia Algortako Bertsolari Eskolaren eskutik eta txupinazoa .
19:30 Txokolatada txosnetan.
Maiatzak 8, barikua:
Egun osoan zehar graffiti erakusketa.
18:00 Mus txapelketa Polikiroldegian .
18:00 Pailazoak Malakaten: Kuko, Truko eta Bolenwaider.
19:30 Kale animazioa Malakatetik txosnetaraino.
21:00 Bertso-afaria Txorimalo gaztetxean: Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Fredi Paya. Sarrerak Algortako UK eta Amnistia tabernetan erosi ahal izango dira, 10 eurotan. Menua sagardotegikoa izango da.
21:30 Kontzertuak txosnetan: Draa, Hemen, HnexoH eta Betagarri.
Maiatzak 9, zapatua: etorri baserritarrez jantzita!
Egun osoan zehar Kultur plaza.
11:00 Puzgarriak eta jokoak Malakate plazan.
11:30 Herri kirolak txosnetan (erakusketa).
13:30 Poteo-kalejira zanpantzar eta trikitilariekin Malakatetik txosnetaraino.
15:00 Sagardotegi herrikoia eta txitxiburruntzia txosnetan.
17:30 Dantza taldeen kalejira Malakatetik polikiroldegiraino.
18:00 Itxas Argiak antolatutako txikien jaialdia polikiroldegiko parking-ean.
19:00 Karaokea.
21:00 Kontzertuak txosnetan: Sin Pegas (Talde lokala), Sarkor eta Trikizio (erromeria).
Maiatzak 10, domeka:
11:30 Sokatira txapelketa herrikoia txosnetan.
12:30 Tronpa erakusketa Jeloren eskutik txosnetan.
12:30 Txalaparta UKTEST-en eskutik eta taloak.
18:30 Erromeria Egan taldearekin txosnetan.
Maiatzak 15, barikua: San Isidro
12:00 Meza nagusia.
12:45 Aurreskua. Ondoren hamaiketakoa Kooperatibaren eskutik eta Lituaniako Zilvitis dantza taldearen ikuskizuna elizako zelaian.
17:00 Idi-probak probalekuan.
18:00 Lurralde Zati Planaren (LZP) inguruko mahai-ingurua Txorimalo gaztetxean.
18:30 Txokolatada eta aurpegien margoketa Polikiroldegiko parking-ean.
21:00 Oskorri taldearen kontzertua Polikiroldegiko parking-ean.
Maiatzak 16, zapatua:
11:00 Umeentzako puzgarriak Malakaten.
11:00 Txangoa Getxoko kale-estartetatik.
15:00 Herri bazkaria Getxoko Auzokide Elkartekoen eskutik polikiroldegian. Txartelak salgai egongo dira txosnetan Maiatzaren 7tik 10era eta 11tik aurrera Lorean, Algortako Eztabaida liburu-dendan eta UK eta Amnistia tabernetan.
21:00 Herrien jaialdia: Itxas Argia eta Ziltivis (Kaunas-Lituania) Polikiroldegiko parking-ean.
Kartela:

Etzi, ostegunarekin, abiatuko dira Getxoko jaiak, San Isidroren omenezkoak edo. Jaiak hilaren 7an hasi eta 16ra arte luzatuko dira, bi txandatan. Lehenengoan, ostegunean hasi eta igandera arte egongo da gozatzeko aukera. Bigarrenean, hilaren 15 eta 16an, ostirala eta larunbata, errepikapena egingo dute santuaren aitzakiaren pean. Orotara, hamaika ekimen antolatu ditu