Datorren maiatzaren 16an ospatuko den Sopelako Esaera Zaharren Txapelketako XVI. edizioak Gotzon Garate idazle eta filologoa zena omenduko du. Izan ere, iaz zendu zen Garatek esaera zaharrak eta atsotitzak biltzen egindako lan aparta urteak joan eta urteak etorri txapelketaren antolakuntzarako ezinbesteko laguntza izan dute Sopelako AEK Nikola euskaltegikoek. Beste osagaiei dagokienez, aurtengo leloa "Jakinek ez deko kalterik" esaera zaharra izango da eta finalean abestuko diren bertsolariak ALBEko Jone Uria eta Aitor Mendiluze gipuzkoarra izango dira. Aurretik, ohikoa denez, litekeena da kanporaketan ALBEko beste bertsolari batzuk aritzea. Eta ohiturei jarraituz, finala Ander Deuna ikastolan jokatuko da. Izena emateko, aurtengo 100 esaera zaharren zerrenda (pdf) eta horien azalpenak (pdf) eskatzeko, eta argibide gehiagorako 944 212 329 telefonora deitu edo honako posta elektronikoetara idatzi daiteke: jose-p@aek.org eta aitor-f@aek.org . Epea maiatzaren 11an bukatuko da. Honetaz guztionetaz hitz egiteko, antolatzaileetariko bat den Aitor Fernandez de Martikorenari elkarrizketa (mp3) egin zioten Koska irratiko lagunek. Argazkian, iazko txapelketaren irudi bat. Iazko argazkiak hemen ikus daitezke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!