Getxoko Udalak Interneten dauden euskarazko 81 produkturi buruzko katalogoaren mila ale banatuko ditu, 16 eta 26 urte arteko gazteen artean. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Alkarbideren laguntzarekin, Bizkaiko 35 udalerritan banatzen ari dira hori. Katalogoaren lehen atalean, "Sarean blai" izenekoan, besteak besta, euskarazko softwarea, baliabideak eta bitakorak euskaraz egiteko tresnak agertzen dira. Bigarrenean, "Ikusi eta ikasi" izenekoan, berriz, hezkuntzarekin lotutako baliabideen informazioa aurki daiteke. Argitalpen berri hori zabaltzeko, Udalak “Mundu galduaren bila” lelopeko solasaldia antolatu du, Adur Larrea marrazkilariaren eskutik, hiru egunetan. Bihar, maiatzaren 6an, Aixerrota institutuan bi saio izango dira, 10:20ean eta 11:45ean. Ostegunean, maiatzaren 7an, euskaltegiei zuzendutako saioak egingo dituzte, 10:00etan Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugeniako kultur aretoan eta, 17:00etan, Algortako kultur aretoan, Villamonten. Azkenik, ostiralean, maiatzaren 8an, Algortako San Nikolas ikastolan egingo dute saioa, 15:00etan. Argazkian, Firefox kasu, ez dira gutxi dagoeneko euskaratuta dauden Interneterako programak /
Imamon.