Ikasle Abertzaleen oharra:
Datorren maiatzaren 12an UPVko 30 ikaslek epaiketa bat daukate, azkenengo UPVko errektoretzako okupazioa dela eta.
Baina ez da hau, ikasleon aurkako epaiketa bakarra izango, eta ez dira epaiketak, Bolognaren aurka eta bestelako unibertsitate eredu baten alde borrokan dihardugun ikasleon aurkako eraso bakarrak. Azken urteetan, kameraz eta indar polizialez bete dira UPVko campusak.
Horregatik guztiagatik, eta zehazki, maiatzaren 12an epaituak izango diren 30 ikasleei elkartasuna adierazteko, sinadura bilketa bat jarri dugu martxan Ikasle eta Abertzaleok. Aste bete iraungo du sinadura bilketa horrek. UPVko campusetan, fakultatez fakultate mahaiak jarriko dira sinadurak biltzeko. Non nahi izango dute UPVko ikasleek, beraien atxikimendua emateko aukera.
Zehazki, hiru puntu nagusirekin egiten du bat bilatzen dugun atxikimenduak:
* Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diet maiatzean epaituak izango diren 30 ikasleei.
* UPVko errektore den Iñaki Goirizelaiari eta bere errektoretza taldeari aurrerantzean izango diren epaiketak bertan behera uzteko eskaera egiten diot.
* Ez dut campus polizialik onartzen. Segurtasun indar eta kamerak kentzeko eskaera egiten dut.
Ikasle Abertzaleak antolakundetik, UPVko ikasleei, beraien sinadura eman dezaten dei egiten diegu. Bizi dugun egoerak horrela jarraitu ezin duelako, eta ikasleon aurkako eraso guzti hauek, besterik gabe pasatzen ezin ditugulako utzi.