Kontu-sailka, 27 kluberi 400.000 euro eman dizkie Udalak, ohiko jarduera aurrera eramateko. Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, “aurten diru kopuru osoa txikiagoa da, 'Getxo futbol' markan sartuta dauden taldeak kanpoan geratu direlako, hauek euren hitzarmen berezia baitaukate, 140.000 eurokoa, hain zuzen. Hitzarmenen bitartez egindako finantziatzioa da, eta horiekin oinarrizko kirolari sustapena eta egonkortasuna eman nahi diogu; eskolen garapena 'blindatu' nahi dugu horiek goi mailako senior taldeen gorabeherei lotuta egon ez daitezen”.
Bestalde, 17 kultur elkartek 77.500 euro jasoko dituzte. Itxartu (12.200 euro) eta Itxas Argia (11.500 euro) dantza taldeak dira, Antzezaleak artista getxotarren Elkartearekin batera, diru-laguntza handienak jasoko dituztenak. Diruz lagundutako gazte elkarteak, berriz, 12 izan dira (iaz baino bat gutxiago), eta horiek 28.000 euro jasoko dituzte.
Euskara kirol jardueratan sustatzeko laguntzak
Bestalde, lehen aipatu 520.980 euroen artetik, Getxoko Udalak 15.480 euro eman ditu udalerriko kirol taldeek, 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat antolatzen dituzten eguneroko ekimenetan, euskara susta dezaten. Koldo Iturbek gogora ekarri du (mp3) “entrenamenduak eta formazio saioak laguntzen direla, hiru hilabete edo gehiagoko iraupena dituztenak, 8 eta 12 urte arteko umeek parte hartzen duten ekimenak, hain zuzen”. Bizarra Lepoan Elkarteak, “Gehitu Kirolera” –bertoko kirol arloan euskararen sustapenerako- proiektuaz arduratzen denak,deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.