Asteazken honetan, maiatzak 6,
"Komunikazio ezberdina urruneko munduen artean" izenburuko jardunaldia egingo dute Leioa eta Erandioko campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, S 2.4 ikasgelategian. Euskal Herria eta Kolonbiaren artean landutako ekimena da bihar eguerdiko 12etatik aurrera aurkeztuko dutena, EHUko iturriek aipatu dutenez: "leku bateko eta besteko kolektibo eta pertsonek jakintza eta bizipenak trukatzea bultzatzen da; aintzat hartuta biek ala biek dutela hezkuntzarekiko interesa eta garapenerako komunikazioa lantzeko gogoa", azaldu dute. 2007-2008 ikasturtean burututako tailer, jardunaldi eta ikasle-trukearen ondoren esperientzia guztiak batzeko jardunaldia egingo dute Leioako campusean. Bitartean, Ivan Dario Chahin Irrati Komunitarioen Munduko Elkarteko (AMARC ALC) prestakuntza programaren zuzendariak Euskadiko Elkarbidearekin batera proiektuarentzako egindako argitalpena oparituko dute. Era berean, hurrengo urtean burutuko den proiektuaren bigarren edizioari hasiera eman nahi diote. Argazkian, egitasmoaren baitan, 2008an egindako prestakuntza tailer-ikastaroa.