Elkartasun jai batekin ospatuko du bosgarren urteurrena Axpeko La Roca jatetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 6a, 15:20

Bosgarren urteurrena ospatzeko asmoz, ostegun honetarako, maiatzak 7, elkartasun jaia antolatu du Axpe industrialdeko La Roca del Fraile jatetxeak. Kirola eta Garapena gobernuz kanpoko erakundearekin lortutako akordioari esker, 18:00etatik 21:00etara bitartean, kamisetak banatuko dituzte, bakoitzak nahi duena ordaindu ahal izango duela. Batutako dirua aipatu gobernuz kanpoko erakundeak beka emandako Peruko neskak laguntzeko erabiliko dute. Egitasmoarekin bat egindako Athleticen hainbat jokalarik ere parte hartuko dute festan, horien artean Carlos Gurpegi dagoela. Bestalde, burruntzia ere egingo dute eta, jaiari amaiera emateko, bildutako guztiek parte hartu ahal izango duten "oroitzapen ekimena" egingo du La Rocako "auzokoa" den artista ezagun batek, antolatzaileek aipatu dutenez. Argazkian, Latinoamerikan, kirola gizarteratze tresnatzat erabiltzen du, Kirola eta Garapena elkarteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun