Palestinar umeentzako dirua batuko dute asteburuan Erandio Landan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 6a, 15:38

Palestinako umeentzako dirua biltzeko asmoz, larunbat eta igande goizean, elkartasun azoka hartuko du Goikolanda ikastetxeko gimnasioak, Erandio Landan. Hala ere, ez da hori Gurari Kultur Elkarteak astebururako prestatutako ekimen bakarra. Goizeko 10etan hasita, txistukarien kalejirak zabalduko du Palestinarekiko elkartasun jaia larunbatean. Ordu bete beranduago, haurrentzako jolasak izango dira. 14:30ean, berriz, herri bazkaria egingo dute. Horretarako txartelak 15 eurotan egongo dira salgai nagusientzat, eta 10 eurotan umeentzat. Sabelak bete ostean, mus eta partxis txapelketan jokatu eta txikientzako musika egongo da, 17:00ak aldera. Azkenik, jaiari bukaera emateko, Auskalo Non eta Disko Party taldeek eskainiko dute dantzaldia, 23:00etan. Argazkian, ume bat Israelen aurkako kartel bati eusten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun