![](http://farm4.static.flickr.com/3239/2698646293_9d25079755_m.jpg)
Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez Getxo eta Algortako preso politikoak Madrilera eraman dituzte egunotan, maiatzaren 8an egin behar dituzten diligentzia judizialak direla eta, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Lehenengoak Alacant (Herrialde Katalanak) aldeko Villenako espetxean dauka destinoa eta beste bi gazteak Cadizen (Espainia), Puerto III eta Puerto Iean, hurrenez hurren. Aipatu hiru lagunak, Mikel Saratxo algortarra eta beste 5 lagun ere 2008ko uztailaren 22an atxilotu zituen Guardia Zibilak; Bilbon, Algortan, Elorrion, Galizian eta Malagan egindako operazioan, Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea leporatuta. Bi egun geroago Inge Urrutia algortarra harrapatu zuten eta handik hiru egunera aske utzi, Adur Aristegi eta Libe Agirre elorrioarrekin batera, 12.000 euroko fidantza ordaintzeko baldintzapean.
Saratxo urriaren 31n libre geratu zen. Guztiek
torturak salatu zituzten. Argazkian,
atxiloketak salatzeko Algortan egindako mobilizazioetako bat.