![](http://farm4.static.flickr.com/3134/3209964915_d713dfca3e_m.jpg)
Ostiral honetan, maiatzak 8, "Jon Bilbao Moro 27 urte espetxean, 20 urte sakabanaturik" izenburuko hitzaldia izango da, 20:00etatik aurrera, Astrabuduako Josu Murueta kultur aretoan. Solasaldian, Jon etxera! plataformako kide batek Asuako preso politikoaren oraingo egoera azalduko du eta Jose Antonio Torre Altonaga “Medius” preso ohiak berarekin batera bizi izandako espetxeei eta sakabanaketari buruz arituko da, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez aurreratu duenez. Dagoeneko 27 urte darama espetxean Jon Bilbao Moro.1982ko urtarrilaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak. Bederatzi egunez inkomunikaturik egin zituen eta tortura bortitzak salatu zituen. Harrez gero, makina kartzelatik pasa da eta Alacanten (Herrialde Katalanak) dago gaur egun, Astrabuduatik 809 kilometrotara. Argazkian, bere auzokideek, lagunek eta eskualdeko hainbat hiritarrek omenaldi egin zioten urtarrilaren 18an, Jon Bilbao Morori, Astrabuduako Josu Murueta plazan.