Tren berria ikusi eta matxurak pairatzen dituzte egunotan Metro Bilbaoko erabiltzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 6a, 21:19

Metro Bilbaok UT600 serieko lehenengo tren berria jarri zuen martxan atzo, hurrengo egunotan beste zortzi gehituko dituztela. Garraio enpresak zabaldutakoaren arabera, "tren berriak alde ugaritan hobetu dira; esaterako, intsonorizazio eta bezeroarenganako arretari dagokionez". Izan ere, trenetengabe.blogsome.comen barruko aldean informaziorako LCD bidezko teleadierazle bat sartu dute. Tren unitate berriak ez du diseinu aldetik ezberdintasun handirik aurreko UT500 eta UT550ekin baina, bagoien ateak zabaltzeko sistema argiagoa da, eta LCD paneletan hurrengo geltokiaren izena ikus daiteke. Era berean, Santurtzi, Peñota eta Iberberangoko geltokien izena ageri da ja ateen gaineko xafletan, pegatina batez estaliak badaude ere. Bere ibilbidean unitate berria gorabeherarik gabe moldatu da. Zoritxarrez, ezin da beste trenei buruz gauza bera esan. Izan ere, bai gaur eta baita atzo ere, Metro Bilbaoko erabiltzaileek itxaronaldi luzeagoak egin behar izan dituzte matxura bana dela eta. Gaurkoa Moyuan gertatu da, 15:00ak aldera tren baten energia adierazleak geltokitik ateratzeko energia nahikorik ez duela iragarri duenean. "Segurtasuna lehenetsiz" trena blokeatu da eta Basauriraino eraman behar izan dute, 30 minututako atzerapenak eragiten. Atzo, berriz, Santutxun tren batek arazo mekanikoa izan zuen 16 ardatzetako batean. Horren eraginez 20 minutuko atzerapena sortu zen. Argazkian, UT 600 unitate berria / Metro Bilbao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun