Eneko Arruebarrenaren esanetan (mp3), “hamargarren edizio honek kaleko artistei euren egunerokotasunean laguntzea du xede, proposamen artistikoen kontratazioa eragiten duen erakusleiho bilakatuz eta kaleko arteen garapen industriala bultzatuz, aretoetatik kanpo erakusten diren arte eszenikoen egoeraren isla bihurtuz, baina baita ere, eta publikoari dagokionez, sorpresa eta dibertsioa eskaintzeko asmoz”. Jaialdia sustatu eta erreferente bihurtu duten elementuak bi direla azpimarratu du Leioako alkateak: “konpainiak, mugarik gabeko hizkuntza lantzen duten artistek eta ikuslegoa, pasa den urtean 40.000 kopurua gaindituz", aipatu duenez. Amaitzeko, eskerrak eman die Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, INAEM, Euskalteli eta BBKri eskainitako laguntzagatik, eta Euskal Herriko Unibertsitateak emandako laguntza ere azpimarratu nahi izan du.
Beste hainbat ekitaldi
Leioako Udaleko Kultur Saileko zuzendari Ana Lopezek, zehaztasun teknikoak eta berritasunak aipatu ditu, hauen artean, Kultur Leioak aurkezten duen espazio berria, erakusketa gela, "non maiatzaren 20tik ekainaren 28ra ikusgai egongo diren Fura dels Baus konpainiaren sortzailea den Marcel-lí Antunezen hiru instalazio”. Aurten ere “Umore Azoka” sariak banatuko direla gogoratu du Lopezek eta, horretaz gain, ohikoak diren beste ekintzak, hauen artean Artekale jardunaldien hamargarren edizioa, Euskadiko Antzerki Sarearen batzarra eta hirugarren argazki maratoia.
Eneko Arruabarrena Leioako alkateak eta Ana Lopez tokiko Kultur Saileko zuzendariak aurkeztu dute Leioako Umorearen Kale Artisten Azokaren hamargarren edizioa, gaur goizean, Bilboko Ertzilla hotelean egindako prentsaurrekoan. Aurtengo Umore Azoka maiatzaren 21etik eta 24ra bitartean ospatuko da. Hamargarren edizio honetan, Leioako