![](berrirudi/adrian-legasa-by-carlosbiur.jpg)
Bihar, osteguna, maiatzak 7, arratsaldeko 5etatik aurrera Zuzenbide penal eta kirolari buruzko jardunaldiak izango dira Leioa eta Erandioko campuseko arrosa-leiho aretoan, Zuzenbide Fakultatean. Bertan, Zuzenbide Penala Sailak antolatutako jardunaldian, dopinaren eta kirol-ikuskizunetako bortizkeriaren ondorio juridikoak aztertuko dituzte. Zuzenbide Penaleko katedradun Norberto de la Matak zuzendutako jardunaldiak dopinaren, bortizkeriaren eta kirol-erasoen ondorio juridikoak aztertuko ditu, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalaren eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren laguntzarekin. Lehen hitzaldian, Miguel Angel Boldova Zaragozako Unibertsitateko irakasleak Zuzenbide Penalak kirolaren arloko dopinari nola heltzen dion aztertuko du. Ordu erdi beranduago, Eduardo Ruiz de Erentxun, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, kirol-ikuskizunetako bortizkeriaz mintzatuko da. Argazkian, Puerto Operaziotik aurrera txirrindularitza osoa susmopean bizi da, nahiz eta dopinarekin harremanik ez izan, Adrian Legasa bezala / Carlos Biur -
ciclismobizkaia.tk