Leioako Udaltzaingoak E.A.L.H. izeneko leioaztarra atxilo eraman du gaur goizean Artatza auzoan izandako auto istripu batetik. Udaltzaingoak zabaldutako bertsioaren arabera, gizonezkoa "alkoholaren eraginpean gidatuz istripua" izan du, baita "istripu ikusgarria izan" ere. Ezbeharra goizeko 8:25ak aldera gertatu da Artatzako auzotik Artatzaganera eta Laubide zonaldera heltzen den norabide bakarreko errailean. Chevrolet Tacuma modeloko autoaren gidariak kontrola galdu du eta lehenengoko bihurgunean metalezko langaren gainean jarrita geratu da. "Egoera ezegonkor horren ondorioz autoa hegaletik jausteko arriskuan egon da, baina zorionez momentu horretan ez da oinezkorik pasatu", azaldu dute tokiko poliziek, "zorionez kalte pertsonalik ez dira izan". Leioako Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu denean, gidaria alkohol usaina duela igarri ei du eta beharrezko frogak egin dizkio gidariari. Lehenengokoan, 0,98ko tasa eman du eta bigarrenean 0,96koa. Horren ondorioz, legalki onartua dagoen tasa (0,25) laukoiztu duelakoan atxilotu dute gidaria, bihar epaiketa azkarra izango duena. Istripuaren ondorioz kalea moztu egin behar izan da, lurzoruan olioa eta bestelako likidoak hortik igarotzea arriskuan jarri dutelako. Argazkian autoa kentzeko lanak /
Leioako Udala.