Salgai daude Getxoko XXXIII. Nazioarteko Jazzaldiko sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 7a, 01:25

Gaurtik aurrera eros daitezke uztailaren 1etik 5era izango den Getxoko XXXIII. Nazioarteko Jazzaldirako sarrerak. BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 (BBK) eta 944 319 280 (Getxoko Kultur Etxea) telefono zenbakietan eta www.bbk.es web-orrian eskura daitezke, baita Getxoko Kultur Etxeko egoitza nagusian ere. Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, ohikoa denez, Algortako Biotz Alai plazako kontzertuetarako baino ez da txartelik ordaindu behar, Getxo Antzokia eta Telletxe plazetakoak doakoak baitira. Horrela, uztailaren 1eko eta 4ko kontzertuetarako sarrerek 15 euroko prezioa dute; uztailaren 2koak, 12 eurokoa; uztailaren 3 eta 5ekoek, 25 eurokoa; eta kontzertu guztietarako abonuak 70 euroko prezioa izango du. Argazkian, Diane Schuur musikari itsuak zabalduko du Jazzaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun