Larunbatean sinadurak batuko dituzte Lamiakoko araztegiaren kontrakoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 7a, 15:42

Larunbat honetan, maiatzak 9, sinadura bilketa egingo du Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimenak. Horretarako, mahaia jarriko dute, eguerdiko 12etatik aurrera, Leioako Sakoneta kiroldegi inguruan. Sinadura horiekin, Lamiakoko araztegiari hitz egiteko udal batzarra egitea eskatu nahi diote Eneko Arruebarrena alkateari. Horretaz gain, egitasmoaren berri emango diete herritarrei. Herri ekimeneko kideek aipatu dutenez, "oraindik sinadura asko falta zaizkigu. Beraz, etor zaitezte guri laguntzera". Izenpeak biltzeaz gain, beste hainbat ekimen egin dituzte azken hilabeteotan araztegiaren kontrako auzotarrek: auto karabanak, hitzaldiak eta jardunaldiak, besteak beste. Ia asteartero batzartzen dira, 20:00etan, Lamiakoko kultur gunean. Argazkian, urtarrilaren 10ean egindako araztegiaren aurkako graffitia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun