Biharamunean, larunbatean, David Gordo akordeoi-jole gaztea ariko da Areetan. Bere saioan kontraste estetikoz jositako musika izango da protagonista, hainbat estilotako piezak joko ditu eta, horiek guztiak apenas orain dela 20 urte idatzitakoak. Horrela, bada, zaleek Sofia Gubaidulina, Cruz Lopez de Rego edo Zuriñe Fernandez Guerenabarrena musikagileen lanak entzun ahal izango dute, Diana Perez Custodioren "Cancion dormida" piezaren estreinaldia ahaztu barik.
Azkenik, jaialdia igandean, maiatzak 10, amaituko da Maria Jose Sanchez sopranoaren eta Sebastian Marine piano-jolearen eskutik. Gurera dator berriro ere bikotea eta, bere saioan, erromantizismo alemaniarreko bi musikagile handiri eskainitako egitaraua eskainiko du: Clara Schumann eta Fanny Mendelssohn, hain zuzen ere.
Elkartea
Emakumeak Musikan elkarteak errezitaldiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu, historiako zenbait garaitako emakumeen musika ezagutzera emateko. Horrezaz gain, emakumez osatutako iraganeko eta gaurko musika ikertu eta katalogatzen ditu, besteak beste.