Epaituko dituzten neska-mutilei elkartasuna adierazi die EHUko Ikasle Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 8a, 09:28

EHUko Ikasle Kontseilu Zentralak "elkartasun eta babes osoa" adierazi die datorren asteartean, maiatzak 12, Leioa eta Erandioko campuseko errektoretza okupatzeagatik Negurin epaituko dituzten 30 ikasleei. Horretarako, Ikasle Abertzaleek bultzatzen ari diren sinadura bilketarekin bat egin du; baita ikasleria osoari ekimenean parte hartzera deitu ere. IAk zabaldutako adierazpenaren haritik, aurrerantzean izango diren epaiketak bertan behera uzteko eskatu die Iñaki Goirizelaiari eta errektoretza taldeari EHUko Ikasle Kontseiluak. Horrekin batera, "campus polizialak" arbuiatu ditu, segurtasun indar eta kamerak kentzeko eskaera eginez. Argazkian, hainbat ikasle Errektoretzaren egoitzan sartuta / Gaztesarea.

EHUko Ikasle Kontseilu Zentralaren adierazpena:

Leioan, maiatzaren 7, osteguna.

Adierazpen honen bidez, UPVko Ikasle Kontseilu Zentralak, jakinarazten du bat egiten duela Ikasle Abertzaleak bultzatzen hari den sinadura bilketarekin. Bertan aldarrikatzen diren hiru puntuekin bat egiten du. Ikasle Kontseilu Zentralaren asanbladan onartu dugu gehiengo osoz bat egitea hiru puntu hauekin:

1.- Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu maiatzean epaituak izango diren 30 ikasleei.
2.- UPVko errektore den Iñaki Goirizelaiari eta bere errektoretza taldeari aurrerantzean izango diren epaiketak bertan behera uzteko eskaera egiten diogu.
3.- Ez dugu campus polizialik onartzen. Segurtasun indar eta kamerak kentzeko eskaera egiten dugu.

Honenbestez, UPVko ikasleria osoari dei egiten diogu Ikasleen kontseilu zentraletik ekimen honetan parte hartzera.

EHUko Ikasle Kontseilua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun