![](http://farm4.static.flickr.com/3615/3511754129_9caa2bac64_m.jpg)
Atzo arratsaldean 150 bat lagun bildu zen Berangoko Lantzarte landan "zilegia" deritzotena aldarrikatzeko asmoz: etxebizitzak eraiki beharrean, aipatu gunea erabilera publikorako izan dadila, alegia. "Herritarrek harrera ona eman diote ekimenari eta informazioa zabaldu zein iritziak elkartrukatzeko aukera paregabea izan da",
Lantzarteko Auzokide Elkarteak bere bitakoran azaldu duenez. Gauzak horrela, "burugabekeriatzat" jotzen dutena gelditzeko lanean jarraituko dutela ohartarazi diote
Berangoko Udalari. Auzokideen elkarteak jakinarazitakoaren arabera, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) hilabete honetako osoko bilkuran onartu nahi du behin-behinekoz tokiko Udalbatzak. Besteak beste,
Koska irratiko Ukberri magazinean egin zioten
elkarrizketa (mp3), atzo eguerdian, Lantzarteko Auzokide Elkarteko kide bati. Argazkian, atzoko elkarretaratzea.