Sabino Arana kalea beraientzat hartuko dute bihar Leioako umeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 8a, 15:38

Bihar, larunbatarekin, Leioako umeek udalerriko kaleak hartuko dituzte eta Sabino Arana jolasteko aldarrikatuko dute. Izan ere, Leioako Udalak, Solasgune taldeak eta Leioako dendariek elkarrekin sustatutako "Zilborhestea haurtxaroa babesten duen sarea” izeneko kale ekintza ospatuko da bihar. Horren ondorioz eta jolaserako guneak berreskuratu nahian, Sabino Arana kalea trafikoari moztuta egongo da goizeko 11:30etatik aurrera. Beraz, kaleetan ohiko paisaia dena guztiz aldatuko da eta jolastoki erraldoi batean bilakatuko dira. Kalera irtengo diren umeek eta nagusiek hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute, hauen artean, patinak, jolaserako gune ezberdinak, sareari buruzko informazioa, txalaparta tailerra eta abar. Zilborhestea orain dela 3 urte jaio zen, herriko txikienen autonomiari buruz nagusiek berba egin zezaten xedea hartuta. Horrela, Leioako haurrentzat autonomia eta parte hartze espazioak berreskuratzen jardun du orain arte, komunitatean euren presentzia bultzatzeko, "eta oinarri-oinarrizko esperientziak bizitzeko daukaten eskubidea errespetatua izan dadin: esploratzea, arriskatzea, asmatzea, sentitzea...", Eneko Arruebarrena alkateak gogoratu duenez. Ibilbide horretan, dendariek emandako babesa eta laguntza azpimarratu du alkateak.

Trafiko mozketa goizeko 11:30etik 14:30era izango da Sabino Aranan. Moztuta izango diren tarteune hauek hurrengokoak dira: Ikea bidegurutzetik kaleko 78.zenbakira arte (Pub O’Brian), eta hametik 64-A puntura (Bar Jaioa).

Bestetik, garajeak irteera naturala mantenduko dute:
- Ikea Merkatua: Ikea bidegurutzerako irteera.
- Kiroldegiko aparkalekua: Luis Bilbao Libano Doktorea kaletik irteera.
- Sabino Arana 48: Eskuinera biratu, Luis Bilbao Libano Doktorea kalera irteera.

Hau dela-eta, hurrengoko bide alternatiboak hartzea gomendatzen ditu Udalak:
- Irekita izango da normaltasunez Independentzia kaleko igoera eta jaitsiera.
- Luis Bilbao Libano doktoretik Sabino Arana 67.zenbakira arte igo ahal izango da.
- Independentzia kaletik jaisterakoan ezkerrera biratzea derrigorrezkoa da, eta 78.zenbakitik (pub O`Brian) jaitsi Luis Libano Doktorera heldu arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun