Hauek osatuko dute bere Gobernua: Rodolfo Ares (Herrizaingoa), Carlos Agirre (Ekonomia eta Ogasuna), Bernabe Unda (Industria eta Berrikuntza), Rafael Bengoa (Osasuna eta Kontsumoa), Blanca Urgell (Kultura), Iñaki Arriola (Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioa), Isabel Celaa (Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa), Pilar Unzalu (Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza), Gemma Zabaleta (Lan eta Gizarte Gaiak) eta Idoia Mendia (Herri Administrazioa eta Justizia eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea). Horietatik Unda, Urgell, Bengoa eta Agirre dira PSE-EEkoak ez diren kideak.
Idoia Mendia
Zuzenbidean lizentziaduna, legebiltzarkidea da 2003tik. 43 urteko bilbotarra pisu handiko emakumea izango da Exekutibo berrian Administrazio Publikoetako arduraz gain, Gobernu berriko bozeramailea izango baita.
Hiru hizkuntza hitz egiten ditu eta laugarren bat ezagutzen du, Nazioarteko Harremanetan Masterra du eta hainbat urte bizi izan da atzerrian. Amsterdamen eta Bruselan Europako Harremanen inguruko graduondokoa egin zuen. Europar Batzordean lan egin zuen eta hizkuntzak hobetzeko aprobetxatu zuen atzerriko egonaldia. Euskara, gaztelaniaz eta ingelesa hitz egiten ditu eta frantsesa ere ezagutzen du.
Alfonso Gil PSE-EEko Exekutibako kidearekin ezkonduta, 12 eta 6 urteko bi mutilen ama da. Eusko Legebiltzarreko Industria eta Arrantza batzordeetan hartu du parte eta arrantzaleen kofradietara hurbiltzen lagun die euskal sozialistei.