Elebitasunari buruzko hitzaldia emango du Leioan Julio Ibarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 8a, 19:36

Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatuta, astelehen honetan, maiatzak 11, “No sabemos euskera. ¿Como podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?” izenburuko hitzaldia emango du Metro Bilbao enpresako Komunikazio eta Marketin zuzendari Julio Ibarrak. Saioa 19:00etan izango da, Kultur Leioa. Goiburuari jarraiki eta tokiko iturriek baieztatu dutenez, espainolez izango da hitzaldia. Bestalde, kultur aretoan bertan haurtzaindegi zerbitzua edukiko dutela jakinarazi diete hurbildu nahi diren aita-amei. "Aita izatetik ateratako esperientziatik, hezkuntza elebidunak bere familiari zer ekarri dion kontatuko digu kazetariak", udal arduradunek azaldu dutenez. Bestetik, Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak seme-alabek euskara ikasteko gako batzuk emango ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun