Hondartza inguruetan aparkatzeagatik kobratzen hasi dira jada Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 8a, 20:32

Auzokideak hilabete luzez protestaka ibili ostean, 2007ko azaroaren 29an erabaki zuen aho batez Sopelako Udalbatzak, TAO herrigunetik kendu eta hondartzetara mugatzea. Gauzak horrela, eguraldi ona hasi eta uda hurbildu ahala, aparkatzeagatik ordaindu behar izaten dute Barinatxe, Arrietara eta Atxabiribil hondartzetara hurbiltzen direnek. Denera 1.000 aparkaleku inguru daude eta, momentuz, asteburuetan baino ez dute kobratuko. Baina, ekainaren 1etik irailaren 30era, egunero ordaindu beharko da. Ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da. Eta salneurria, ordu erdiz aparkatzeko 30 zentimo. Gehienez ere 5 euro ordaindu ahal izango da eta diru kantitate horrekin egun osorako utzi autoa. Iaz bezain beste, beraz, udal iturriek aipatu dutenez. Hala ere, trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga Sopelan ordaintzen duten pertsonek bereizgarri bat izango dute eskuragarri. Bereizgarri hori ibilgailuan ikusteko moduan jarriz gero, hondartzetako aparkalekuetan doan aparkatzeko aukera izango dute. Argazkian, Arrietarako parkinga / Fervazco.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun