![](http://farm4.static.flickr.com/3351/3480568090_2e4f44236e_m.jpg)
J.R.L. 58 urteko behargina hil zen pasa den ostegunean Algortako eraikin batean, lan istripu baten ondorioz. Ezbeharra Sarrikobaso kaleko etxe batean jazo zen, goizeko 12:45ak aldera. LAB sindikatuak zabaldu duenez, istripua "ez traumatikoa" izan zen. J.R.L.-k Bilboko Sastec enpresarentzat egiten zuen lan. Sastecen arloak etxetresnak saldu eta konpontzea zein aire girotze sistemen mantenua dira. Sarrikobasoko ezbeharra aurtengo Euskal Herriko 27. lan heriotza da, eskualdeko hirugarrena, gainera. Aurretik, bi leioaztar hil ziren pasa den hilabetean. J.G.R 43 urteko igeltseroa, apirilaren 16an zendu zen Bilboko Barrainkua kaleko obra batean. A.G. soldadorea, berriz, apirilaren 29an hil zen Gurutzetako ospitalean, martxoaren 26an produktu kimiko batzuk eztanda egitean pairatu zuen lan istripu baten ondorioz. Ezbeharra Kantabriako Gajano herrian izan zen. Bi leioaztarrak azpikontraten langileak ziren. Argazkian, A.G.-ren heriotza salatzeko kontzentrazioa /
Koska irratia.