Sopeloztar batek egin du Barrikako San Juan jaietarako kartela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 11a, 20:31

Javier Martinez Garaialderen “Trikitixa” lanak irabazi du Barrikako San Juan jaietako kartel lehiaketaren lehenengo edizioa. Ondorioz, hori izango da ospakizunetako kartel iragarlea. Sari banaketa ostiralean egin zuten, maiatzaren 8an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Barrikako kultur etxean (Txintxilandia eraikina). Ekitaldian, irabazlearen izena argitu zuten. Javier Martinezek 500 euroko sari bakarra jaso zuen. Martinez sopeloztarra da eta 30 urte daramatza margotzen, kultur iturri barrikoztarrek aipatu dutenez. Gisa honetako lehiaketatan esperientzia zabala du, sarritan hartzen baitu parte, eta 20 sari inguru jaso ditu. Kartelean, trikitilari bikotea irudikatu du. Teknikari dagokionez, kartela eskuz margotu du, pintzela eta serigrafiarako tinta erabiliz. Kartelaren egileak azaldu duenez, “gure kulturari lotutako elementuren bat irudikatzen saiatzen naiz beti. Gainera, elementu bisualak argi ikus daitezen eta idatzitako testua argi irakur dadin ahalegintzen naiz”. Argazkian, Javier Martinez “Trikitixa” izenburuko kartela alboan daukala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun