Ikasleen epaiketa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 11a, 21:24

Astearte honetan, maiatzak 12, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 30 ikasle epaituko dituzte Negurin, iazko abenduaren 2an errektoretza okupatzeagatik. Ikasle Abertzaleak erakundeak adierazi duenez, epaiketa hori ez da "ikasleon aurkako epaiketa bakarra izango, eta ez dira epaiketak, Bolognaren aurka eta bestelako unibertsitate eredu baten alde borrokan dihardugun ikasleon aurkako eraso bakarrak". Auziperatutako 30 ikasleei elkartasuna adieraztearekin batera, sinadurak batzen ibili da IA, beste bi helburu lortu nahian: alde batetik, egun indarrean dauden ikasleen aurkako auziak bertan behera uztera Iñaki Goirizelaia errektore berria eta bere taldea bultzatzea, etorkizunean gatazka akademikoak unibertsitatean bertan konpon daitezen. Beste aldetik, unibertsitarioek segurtasun indar eta bideozaintza kamerak campusetatik desagertzeko eskaerarekin bat egitean, "campus polizialak" eragiten duen arbuioa publiko egitea. Biharko, Leioa eta Erandioko campusean, errektoretza aurrean, deitu dute elkarretaratzea Ikasle Abertzaleek. Goizeko 11:30ean jarri dute hitzordua. Argazkian, hainbat ikasle Errektoretzaren egoitzan sartuta / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun