The Image diskotekan "indarkeriazko istiluak" izan direla salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 12a, 00:11

Pasa den asteburuko larunbatean Berangoko The Image diskotekako zaindariek "indarkeriazko istiluak" protagonizatu zituztela salatu du gaur Sare Antifaxistak. Talde antiautoritarioak bere webgunean zabaldu duenez, "segurtasun eza" zabaltzen duten agente pribatuek Uribe Kostako auzokide bat izan zuten istiluen biktima. Aipatutako gora behera dozenaka bezeroen aurrean jazo zen idazkiaren arabera, baina bertan ez dute zehaztu auzokideak pairatutakoa. Horren ordez, Sare Antifaxistak lokalak 1998tik hona aurrekari txar batzuk izan dituela eta 2006an arrazakeriagatik jaso zuen salaketa gogoratu ditu. Orain dela hiru urte Marokon jaiotako Mohammed Essadik Ertzaintzaren aurrean salatu zuen diskoteka, bertako zaindariek sartzen ez uzteagatik, arrazakeriagatik eta mehatxuak egiteagatik. Jose Andrinua The Image-ko gerenteak, berriz, salaketa guztiak ukatu zituen. Kontu honen harira, Metro BIlbao eta Renfeko geltokiak, zurrutada luzeko tabernak, diskotekak eta hainbat leku puntu beltzak izaten jarraitzen dutela salatu du Sare Antifaxistak, bertan baita "segurtasun eza pribatuko gizasemeak protagonista direla, bortxakeriazko istilu gehien ematen direnak".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun