Yasmin Zamiraren erailketa salatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 12a, 15:45

Emakumeen Mundu Martxako Plataformak egindako deialdiarekin bat eginez, 20 herritar inguru batu zen atzo arratsaldean, Algortako Telletxe plazan, Yasmin Zamiraren erailketa salatzeko. Ustez, bere bikotekide ohiak hil zuen Zamira, Euskal Herrian aurten emakumeen aurkako bortxakeriak eragindako hirugarren biktima bihurtuz, tartean beste bi kasu argitzeke daudela. Erasoa larunbat goizaldean izan zen, Irunen. Gizonezkoak bere kotxeaz Zamiraren autoa geldiarazi zuen, 37 urteko emakumeak Letxunborro etorbidetik gidatzen zuela. Berarengana hurbildu eta labankada bat eman zion lepoan. Erasoa ikusita andra laguntzera gerturatu zen beste gizon bati ere bi labankada sartu zizkion ustezko eraso egileak. Segada Bidasoa erietxearen aurrean gertatu zen eta laster batean, 4:30ak aldera, biktima sartu eta artatzen saiatu ziren, baina ordubete beranduago zendu zen. Iaz 5.200 emakumek baino gehiagok salatu zituzten tratu txarrak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Haietatik sei hil egin zituzten bikotekideek. Argazkian, atzoko elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun