Garraio guztietan zerbitzu bereziak izango dira bihar gauean Athleticen partida ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 12a, 17:59

Metro Bilbao, Bizkaibus, EuskoTren, Renfe, Feve, Bilbobus eta EuskoTran garraio konpainiak bihar gauean Bilbora hurbilduko direnei etxerako itzulera erraztuko die, hiribilduko Udalarekin lorturiko akordioa jarraituz. Askok "historikotzat" jotzen duten biharko Athletic eta Bartzelona arteko partidaren eraginez gerta daitekeen bidaiarien areagotzeari erantzun nahi diote horrela. Bestalde, "eragozpenak ekiditeko" baliagarria izango delakoan, zerbitzu berezi horietan Creditrans edota Gizatrans txartelen bidezko ordainketa besterik ez da onartuko. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, Metro Bilbao izango da zerbitzu berezi zuzenak eskainiko duen garraioa. Biharko gau osoan zehar, 118 tren ibiliko dira martxan metroaren ibilbideko tarte guztietan. Gauerditik goizaldeko 2:00ak arte, trenak 10 minuturo izango dira Bidezabaleraino eta ordu erdiro Plentziaraino. Hurrengo lau orduetan, berriz, maiztasunak 15 eta 30 minuturo izango dira, hurrenez hurren. Argazkian, Athleticen armarria San Mamesen / Kikiprinci.

Gau horretan erabiltzaile kopuru handia batuko dela aurreikusi dutenez, Metro Bilbaok "jendetza-pilaketen kudeaketa segururako protokoloa" jarriko du abian. Horrez gain, makina automatikoen inguruan ilara handiak saihesteko helburuarekin, joan-etorriko bidaia-txartelak edota Creditrans eta Gizatrans txartelak erabiltzea gomendatu du konpainiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun